Igandea, uztaila 25, 2021
Non  dago  emakumea  ingurune  digitalean?

Eguna: Azaroak 8,asteazkena

Nori: Publiko Orokorra

Non: EMAKUNDE Betikotik Autobus ibiltaria San Martin plazatik.

Ordua: 18:00

Mahai-ingurua: domeinuak.eus

Non dago emakumea ingurune digitalean?

Datuei erreparatuta emango luke ez dagoela emakumerik ingurune digitalean. Europako Batzordearen arabera, ingurune digitalean lan egiten duten 7 milioi pertsonen artean % 30 baino ez dira emakumezkoak, are gutxiago ardura-postuetan: % 19. Hemen dituzuenak ez dira diren guztiak, baina hirurak dira emakume teknologoak, hezur-haragizkoak eta ikusgarri izatea merezi dutenak, gertuko erreferenteak. Gertutik ezagutu eta tertulian aritzeko gonbita duzue hau.

 

Edurne Larraza. Informatika irakaslea eta ikertzailea EHUn. Tesian konputagailuen arkitektura eremuan, sarrera/irteera azpisistema ikasleek nola ulertzen duten aztertu zuen. Orain, lehen eta bigarren hezkuntzan informatikaren irakaskuntzak izan dezakeen eragina aztertzen dihardu. UEUko Informatika Sailaren arduraduna da.

 

 

Lore Martinez Axpe. Informatika Ingeniaritzako ikasketak egin zituen. Programatzaile lanetan jardun zuen, Interneteko proiektuen zuzendari ondoren. Euskadiko Informatika Ingeniarien Elkargo Ofizialeko gerentea izan zen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari ondoren. Ikerketan ari da; zientzia, teknologia, matematika, ingeniaritza eta emakumea ditu aztergai.

 

 

Eli Garcia. Informatika Ingeniaria da eta HP Madriden segurtasunaren eta azpiegituren arloko aholkulari teknologiko bezala hasi zuen ibilbidea, Mondragon Unibertsitateko Marketin Onlineko lan-taldearekin bat egin zuen arte. Web Analitika da bere ikerketa-lerro nagusia eta formazio espezializatua eskaintzen du alor honetan batez ere.

>> Egitaraua 2020 (pdf formatuan deskargatu)

Zure iritzia hemen:

Izena eman!!

Covid19 dela-eta hitzaldi eta ekitaldietarako aforoak mugatuak dira. Horregatik ezinbestekoa da aurretik izena ematea 943 76 90 03 telefonora deituta edo laboratorium@bergara.eus e-postara idatzita.
Dena dela, gogoratu ekitaldi guztiak on line jarraitu ahal izango direla.

 

 

uztaila, 2021

No Events

abuztua

No Events

Social

X