astelehena, 9 abendua, 2024
Euskarazko munduak gogoeta egiteko beharra adimen artifizialaren garaian

ZTB jardunaldien baitan mahaia-inguru interesgarria izan da gaur herriko Seminaxoan. Joxan Amundarain (GFA), Josune Zabala (Eusko Jaurlaritza eta Josu Aztiria (Elhuyar) izan dira mahaikideak euskara adimen artifizialaren garaian gaia jorratu dute.

Katalunian indarrean duten adimen artifizialaren estrategia nazionala, AINA izenekoa, aztertu dute, hizkuntzaren inguruko erronkak planteatzen dituena, META proiektuaren bidez. Azaldu dutenez, kataluniarrek ahots teknologiei ematen diote garrantzia eta hizkuntza eskubideei, eta oso kontuan dute, itzultzaile neuronala esaterako.

Nabarmendu dute gazteen aisialdian eta lan munduan produkzioan eta zaintzan teknologiaren presentzia areagotzen ari dela eta hori arriskua baino aukera gisa ikusi behar dela.

Ingurune digitalaren estrategia garatzeko balizko urratsak markatu dituzte:

1.-Euskarazko edukiak sortzeko sustapena

2.-Sortzen dena bideratzeko aplikazioetan inbertitu

3.- Egiten den horren guztiaren antolakuntza eta ikustaraztea landu

4.-Kudeaketaren ezagutza: zenbat kontsumitzen da euskaraz, zein irudi dagoen, datuak jaso eta irakurketak egin

Eta teoriaz gaindi, hainbat ildo zehatz ere azaldu dute: wikipedia elikatu, kultur sorkuntza edukiak sustatu, hezkuntzapedia zaindu, euskal komunikabideei edukiak sortzeko laguntzak bultzatu, ikusgarritasuna lortzeko euskaraz konfiguratu telefono mugikorrak eta ordenagailuak.

Mahai-inguru interesgarria guztiok gogoeta egiteko.

Haurrak esperimentatzen eta gozatzen

Mahai-inguruaz gain, LH3ko eta LH4ko ikasleak izan dira gaur goizean Laboratoriumen. “Zientziaren sukaldea. Kimikako esperimentuak” tailerra izan dute eta ikasleak gozatu dutela begi bistakoa izan da. Saioaren hasieran lau esperimentu ikusi ahal dituzte… limoiak hartuta eta ozpinarekin nahastuta aparra nola atera den ikusi ahal izan dute, ura erreflexuekin nahasterakoan ikuspegiak nola aldatzen diren ere frogatu dute. Harridura eta jakinmina nagusi.

Ostean umeak izan dira protagonista. Gaur egun gaztetxoen artean modan dagoen slime-ak egin dituzte: ozpinarekin, kolarekin, nahastu egin dituzte, eskuak erabilita egin du norberak bere esperimentua. Ordubeteko hiru saioetan esperimentatzen eta gozatzen aritu dira ikasle taldeak.

abendua, 2024

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

urtarrila

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X