GORKA KORTABARRIA PÉREZ: “GARUNEKO GENEAK MANIPULATZEN”
Neurozientziak doktoretzako 2. urteko ikerlaria
JOKIN LABAIEN: ADIMEN ARTIFIZIALA
Gaur egun Ikerlan zentro teknologikoan egiten du lan, adimen artifizialaren bitartez makina ezberdinetan kokaturiko sentsoreen datuak erabiliz makinetan gerta daitezkeen ezbeharrak edo anomaliak aurreikusten edo antzematen.
2014 – 2018 urte bitartean Matematikako gradua ikasi zuen. Matematikako gradu-amaierako lana Tecnalian egin zuen eta bertan hasi zen adimen artifizialarekin lanean. Ondoren, KISA deituriko adimen artifizialeko masterra egin zuen Donostian. Master amaierako lana Ikerlanen egin zuen eta bertan doktoretza hasi zuen 2019. urtearen bukaeran. 2023ko irailean doktoretza bukatu berri du eta azaroaren 9an izango du defentsa. Bere tesia denboraserieetako datuetara bideratuta dago, bereziki datu-mota hauekin lan egiten duten anomalia detekziorako ereduen ulergarritasuna hobetzeko algoritmoak proposatzean datza.
HITZALDI-SORTA: Bergarako Gazte Ikerlariak
Adimen artifiziala, neurozientzia, polimeroak eta biomedikuntza
HIZLARIAK : Amaia Iturrospe Ibarra, Jokin Labaien Soto, Gorka Kortabarria Perez, Maider San Torkuato Labaien, Itxaso Calbano
AMAIA ITURROSPE IBARRA: “POLIMEROEN BARRENA BIDAIA MIRESGARRIA!”
Amaia Iturrospe bergararra CFM-ko (Centro de Física de Materiales) X-izpien laborategietako teknikaria da gaur egun. 2008an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Kimikan lizentziatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Doktoretza-aurreko beka batekin bere tesiari ekin zion UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Inorganikoko Departamentuan.
2013ko apirilean bere tesia defendatu zuen, izenburua hau izanik: “Síntesis, caracterización química y estudio estructural de sistemas basados en heteropolianiones de wolframio y silicio o germanio y complejos de cobre con ligandos N4 tetradentados”. Tesia bukatu ostean, bere ibilbide porfesionalari norabide-aldaketa bat ematea erabaki zuen, eta zientzia mundutik gehiegi urrundu gabe, Polimeroak eta Materia Biguna taldearen barruan, X izpien laborategietako teknikari gisa ari da lanean ordutik. Besteak beste, Bruker D8-advance angelu altuko hauts difraktrometro baten (WAXS) eta angelu baxuko RIGAKU difraktrometro baten (SAXS) arduraduna da.
MAIDER SAN TORCUATO LABAIEN + ITXASO CALBANO OSINAGA: INGENIARITZA BIOMEDIKOA (BIODONOSTIA)
Maider San Torcuato (Bergara, 1996).
Ingeniaritza Biomedikoan graduatua (Mondragon Unibertsitatea) eta osasun berrikuntzan aditua Berrikuntza eta Ekintzailetza Ingeniaritza Biomedikoan masterrari esker (Universitat de Barcelona). 2021a geroztik, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko berrikuntza unitatean ari da, teknikari- lanetan, proiektuen kudeaketan eta osasun berrikuntzako proiektuetan ikerlari. Besteak beste, gailu medikoen baliozkotze klinikoarekin eta osasun-arloko berrikuntzaren erosketa publikoarekin lotutako proiektuak dira.
Itxaso Calbano (Bergara, 1997).
Ingeniaritza Biomedikoan graduatua (Mondragon Unibertsitatea) eta Osasun Publikoan aditua (masterra Euskal Herriko Unibertsitatean). 2021a geroztik, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuan, gailu medikoekin eta osasun digitalarekin lotutako ikerketa eta berrikuntza proiektuetan laguntza metodologikoa emateaz eta analisi estatistikoak egiteaz arduratzen da.