larunbata, 5 urria, 2024
ChatGPT eta Adimen Artifizialerako beste tresna batzuk nola erabili aztertu dute ZTBn

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien barruan, “Nola erabili era praktikoan ChatGPT eta AAko beste tresna sortzaile batzuk” prestakuntza programa ospatu dute ostegun honetan Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketarako Zentroan. Iñaki Lakarra informatika ingeniariaren eta Mondragon Unibertsitateko ikertzailearen eskutik, 15 ikasle inguruk sakon eta praktikoki ulertuko dute zer nolako aplikazioak dituen adimen artifizial (AA) sortzaileak; horretarako, ardatz gisa, ChatGPTk eta AAko beste tresna sortzaile batzuek eskaintzen dituzten aukerak aztertu dira.

Barnetegi teknologikoan zehar, partaideek AAko tresna sortzaile hauek nola erabili ikasi dute. Erabilera errealeko kasu ugari ikusi dira programan zehar, baita tresna bakoitzak dituen erabilera mugak eta arriskuak ere.

Horretaz gain, AA sortzailearen oinarrizko hurrengo kontzeptuak aztertu dituzte:

  • Aplikazioak eta erabilera-kasuak hainbat industriatan
    • ChatGPT eta beste LLM eredu batzuk
    • Testuak, irudiak, bideoak eta bestelakoak sortzea
    • Kontsulta espezifikoak – Prompt engineering
    • Praktika eta ariketa interaktiboak
    • Mugak eta balizko arazoak
    • Sortzen ari diren alternatibak eta aplikazioak (Bard, Copilot, Azure AI, LLaMa, etab.)

 

 

 

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X