astelehena, 14 urria, 2024
‘Hidrogeno berdea klima aldaketaren konponbidea?’ erakusketa ikusgai Laboratorium Museoan

ZTB jardunaldien barruan antolatutako bigarren erakusketa inauguratu da gaur. “Hidrogeno berdea klima aldaketaren konponbidea?” izenburua du Laboratorium Museoan jarri den erakusketak. Otsailaren 15era arte egongo da ikusgai. Une honetan mundu mailan lehen lerroan dagoen gaietako bat jorratzen du aipatu erakusketak: klima aldaketa.

Inaugurazio ekitaldian egon dira Bergarako alkate Gorka Artola, Laboratorium Museoko arduradun Rosa Errazkinekin bateraTecnaliako ikerlari Susana Pérez Gil bergararra eta Izaskun Alberdi ilustratzaile zientifikoa. Paneletan dauden ilustrazioak EHUren, eta Laboratoriumek laguntzen duen Ilustrazio Zientifikoa Garduondoko ikasleek egin dituzte.

Erakusketa honetan hidrogeno berdearekin erlazionatutako galdera askori erantzuna eman nahi zaio: zer da? Nola ekoizten da? Jasangarria da?

Panelez gain, Hidrogenoa lortzeko Voltametro bat dago esperimentatzeko eta bestetik, egunerokoan zenbat CO2 sortzen dugun kalkulatzen duen excell bat eskuragarri dago erakusketan, baita hidrogenoz funtzionatzen duten jostailuzko kotxe txiki batzuk ere. Horiez gain, eta Javier Tejadaren bideo bat ere eskainiko da.

Bailarako ikertzaile gazteen ekarpenak mintzagai bihar

Zientzia eta teknologiaren arlo desberdinetan bailarako ikertzaile gazteen ekarpenak ezagutzeko aukera paregabea izango da, ikertzaileek beraiek azalduta. Hau guztia arratsaldeko 18:00etan, Seminarixoan.

urria, 2024

21urr10:00 pm12:50 pmAdimen artifiziala: Oinarrietatik sorkuntza eta industriara

azaroa

04aza12:58 pm12:58 pmDigitalizazioa Euskal Herrian

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

06aza1:01 pm1:01 pmAdimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

07aza1:03 pm1:03 pmBarnetegi Teknologikoa: ChatGPTren eta beste AA Sortzailearen tresna batzuen erabilera praktikoa

08aza1:05 pm1:05 pmAdimen Artifiziala dendetarako: zerbitzu hobea eta marketina errazagoa

11aza1:06 pm1:06 pmAA Sortzailea ezagutzen: Oinarriak, Arriskuak eta Erreminta Giltzarriak

13aza1:07 pm1:07 pmAurpegiaren ezagutza eta identifikazio biometrikorako beste modu batzuk: Erronkak eta Arriskuak

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X