larunbata, 27 apirila, 2024
Arte garaikidea begiratzeko zientzia

NOIZ: Urriak 22

ORDUA: 19:00
NON:
Irizar jauregia

PUBLIKOA: Beart + Orokorra

Arte garaikidea begiratzeko zientzia

Artelan ezagunak eta arte-mugimendu modernoak erabilita –esaterako, grafitia edo pop-artea–, ikusiko dugu zientziarekin duten lotura norainoko estua den.  Artistentzat inspirazio izan ziren tekniken bilakaera ikusten hasi, eta materialen irakurketa poetikoa egitera iritsiko gara. Hormigoizko eskultura batek ez du brontzezko baten esanahi berbera. Pintura akrilikoa asmatu ez balitz, arte abstraktua edo grafitia ez ziren izango gaur egun direnak. Zientzia eta artea lotzen dituzten istorio liluragarriak daude, eta horiei esker lausotu egiten da bi munduen artean omen dagoen muga.

NORK: Deborah Garcia Bello

Deborah Garcia Bello (A Coruña, 1984) kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea da. Besteak beste, Espainiako eta Galiziako telebistetan ari da lankidetzan.  Radio Galega irratian, asteazkenero, bere zientzia-atal bat du.  Ohitura osasungarrien alorrean trebatzailea da Inditex enpresan.  Hainbat hedabidetan idazten du: El País, La Voz de Galicia, El observador de la belleza (L’OREAL enpresaren kultura-argitalpena), UPV/EHUko Cuaderno de Cultura Científica, Naukas… Gainera, hitzaldiak ematen ditu mundu osoan zehar.

2016tik hona, “Zientzia eta Artea” jardunaldietako zuzendari zientifikoa da –jardunaldiok Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bilboko Guggenheim Museoaren ekimenez egiten dira–. Doktoretza egiten ari da, A Coruñako unibertsitatean, gai honi buruz: Dibulgazio zientifikoa, zientziaren eta arte garaikidearen arteko loturaren bidez. Erakunde hauen partaide da: Asociación Galega de Comunicación de Cultura Científica e Tecnolóxica eta Asociación Española de Comunicación Científica.

dimetilsulfuro.es blog ospetsuaren egilea da; horregatik jaso zuen 2014an Bitácoras saria, estatuko zientzia-blog onenarentzat. Youtuben duen kanalak –@Deborahciencia– 18.000tik gora harpidedun ditu. Todo es cuestión de química liburua idatzi du (Paidós, 2016), eta liburu horrekin Prismas saria jaso du, 2017. urtean dibulgazio zientifikoaren alorrean argitaratutako liburu onenarentzat. Zientzia-zabalpenean jarduteagatik, 2017. urtean Jot Down Ciencia sari bat jaso zuen , eta 2016. urtean dibulgazioaren ataleko Tesla saria.  Aurtengo otsailean argitaratu du azken liburua, ¡Que se le van las vitaminas! (Paidós, 2018), eta dagoeneko laugarren edizioan doa.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X