larunbata, 27 apirila, 2024
Emakumeak botanikan

NOIZ: Urriak 3-Urtarrilak 6

ORDUA: 12:00

NON: Laboratorium

HIZKUNTZA: Euskera/Gaztelania

Emakumeak botanikan. Artea, zientzia eta generoa

Erakusketa honek xvii. mendetik gaur egunera arte emakume botanika ilustratzaile zientifikoen lana erakusten du, artearen, zientziaren eta generoaren arteko harremanak azalduz.

Ibilbidea ilustrazio zientifikoaren historiaren aurkezpenarekin hasten da marrazketa eta grabatu klasikoaren emakume garrantzitsuenetako batzuen eskutik, normalean artisten familietakoak zirenak. Ondoren, xviii. mendetik aurrera, beste kontinente batzuetara egindako bidaiei eta landare exotikoen aurkikuntzari esker, ikonografia botanikoa hedatu egin zela ikus daiteke. Garai horretan agertu ziren espedizio zientifikoetan murgilduz beren garaiko rola zalantzan jartzeko gai ziren lehen emakumeak. Jarraian, xix. mendetik aurrera ikonografia botanikoa zabaldu egin zen argazkigintza, mikroskopioa, X izpiak edo eskanerra bezalako teknologiei esker, eta emakumeak ere aitzindariak izan ziren tresna horiek erabiltzen. xx. mendeko sortzaileen artean, haien prestakuntza zientifiko eta artistiko sendoa nabarmentzen da, eta horrek iruditeria botanikoa espezializatzea eragiten du. Erakusketa xxi. mendeko sortzaile gazteen irudiekin amaitzen da, tresna digitalekin lan egiten dutenak eta zientzia adin guztietarako zabaltzen dutenak.

Erakusketa honetan aurkezten diren lanen ezaugarri komuna haien balio estetikoan datza, emakumeek botanika irudikatzeko izan duten sentsibilitate artistikoan, zientzia artea eta artea zientzia izan daitezkeela erakutsiz. Baina, gainera, beren biografien bidez, haiek berdintasunaren bideak nola zabaldu zizkiguten ere erakusten digu.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X