Berrikuntza Nekazaritzan. On egin!
HITZALDIA: JAKIUNDE
Nora Alonso
Zer jaten dugun hobeto ulertu ahal izateko, ezagutu dezagun nekazaritzaren jatorria eta historia, eta sektore honetan zientziak eta berrikuntza teknologikoak duten garrantzia, kopuruz gora doazen munduko biztanle guztiak elikatu beharraren erronkaren aurrean.
On egin!
Nora Alonso Casajús
Biologoa
Nora Alonso Casajús (Nafarroa, 1975) Biologian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1999an eta Euskal Ikasketen diploma eskuratu zuen unibertsitate berean 2004an. 2005ean Biologiako doktoregoa egin zuen (cum laude) Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta 2016an Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko Masterra IMF Business School eskolan.
Iden Biotechnology SLren zuzendari nagusia da 2015etik. Enpresa hori sustatzen eta sortzen parte hartu zuen eta, 2015eko urtarrila arte, Administrazio Kontseiluko burua izan zen.
Doktoratu aurreko bekadun gisa ekin zion lan-ibilbideari Nafarroako Unibertsitate Publikoko genetikako laborategian, ikerketa-lerro honetan zehazki: «Mikrosateliteetan eta DNA erribosomiko ITSean oinarritutako markatzaile molekularren garapena analisi filogenetikoa egiteko eta anduiak identifikatzeko Pleurotus ostreatus basidiomizetoan» (2000ko ekaina-2002ko ekaina). Ondoren, doktoratu aurreko bekaduna izan zen NUPeko Agrobioteknologia Institutuan, ikerketa-lerro honetan zehazki: «Landare eta bakterietan almidoiaren eta glukogenoaren ekoizpenaren erregulazioan esku hartzen duten faktoreak» (2002ko ekaina-2005eko ekaina).
Nora Alonso Jakiundeko kide urgazle gaztea da 2016ko azarotik.