Juan Jose Iruin adituak itsasoan pilatzen diren plastiko eta mikroplastikoen gaineko hitzaldia egin du Irizar jauregian, eta interes handia piztu du.
Iruinek azpimarratu du azken urteotan plastikoak gero eta erabilera gehiago dituela eta izugarrizko kopuru handietan ekoizten dela: 370 miloi tona urtero. Are gehiago, fibra sintetikoak, poliesterrak, poliamidak eta beste ere plastikoa dira. Kezka agertu du birziklatzerakoan plastiko mota desberdinak nahasten direlako eta horrek zailtasun handiak ematen dituelako.