asteazkena, 11 azaroa, 2026
Enpresako zibersegurtasuna, zuzendaritzakoentzat

Noiz: Azaroak 2 Osteguna

Orduan: 9:00 -17:00

Non: Zabala Jatetxean

Barnetegi teknologikoa: Enpresako zibersegurtasuna, zuzendaritzakoentzat

 

Irakasleak: Jesus Lizarraga eta Miguel Fernandez

Zibersegurtasunaren inguruko kezkak gero eta handiagoak dira enpresetan (enpresa handi nahiz txikietan), erakundeetan eta baita maila pertsonalean ere.

Gertaera bat jasateko arriskua guztiz ekiditea ezinezkoa bada ere, edozein enpresak arrisku hori hein handi batean murrizteko moduko tresnak eta teknologiak ditugu eskura.
Jardunaldi honetan ikusiko dugu zibersegurtasuneko mehatxuen inguruan zein den egoera, zer nolako arriskuak dituzten aurrez aurre enpresek, eta era erraz batean aztertuko dugu edozein erakundek zein urrats eman beharko lituzkeen zibersegurtasuna ondo kudeatzeko.

Helburuak:

  • Ezagutu zeintzuk diren gaur egungo mehatxuak zibersegurtasun-alorrean.
  • Gai izan norberaren enpresak izan ditzakeen arriskuak identifikatzeko.
  • Identifikatu zein urrats jarraitu behar diren zibersegurtasuna ondo kudeatzeko.

Norentzat:

  • Gerenteak, zuzendariak, sail-arduradunak, negozio-arduradunak

Edukia:

  • Zer da zibersegurtasunaren gai hau? Benetan kezkatu beharko nintzateke? Mehatxuak lehen, orain eta etorkizunean
  • Nola jarduten du balizko erasotzaile batek: ziber-eraso baten froga praktikoa
  • Zein beste mehatxu daude segurtasunarekiko? Ziberkriminalez aparte badaude beste mehatxu batzuk, eta pentsatzen duguna baino ohikoagoak dira.
  • Zibersegurtasuna industria-ingurunetan: gudu-zelai berria
  • Arriskuak aztertzea
  • Zibersegurtasunaren alderdi legalak
  • Zibersegurtasun-dekalogoa enpresarentzat: 10 arau, jarraitu beharrekoak, gure enpresan zibersegurtasuna zuzen kudeatzen dela bermatzeko
  • Saio praktikoa: babestu dezagun gure negozioa

Jesus Lizarraga

Jesus Lizarraga ingeniari teknikoa da Elektrizitatean, Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU); ingeniaria Informatikan, Mondragon Unibertsitatetik (MU); eta masterra (M.Sc.) Konputazioan, Staffordshireko Unibertsitatetik (Erresuma Batua). Horretaz gain, CISCOko CCNA instruktore homologatua da. 1992an, Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Informatika Sailean hasi zen.

1995etik 2004ra, MGEPko sistemen eta segurtasunaren arduraduna izan zen; epealdi horretan gertu-gertutik ezagutu ahal izan ditu komunikazio-sareek izan ditzaketen segurtasun-arazoak.

2005etik 2010era, Mondragon Korporazioko Segurtasun Informatikoaren Zaintza Teknologikorako Foroan koordinatzailea izan zen.

Hamarretik gorako ikerketa-proiektutan hartu du parte, baita kontratupean ere, hainbat enpresa eta administrazio publikotan, bai tokiko bai nazio mailan.

Gaur egun, MUko Goi Eskola Politeknikoko Telematikaren alorra koordinatzen du. Halaber, Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasunaren arduraduna da eta Zibersegurtasunari buruzko Masterreko koordinatzailea. Graduondoko ikastaroetan irakasle-lanetan aritzeaz gain, enpresei ere prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen dizkie. Gaur egun, bere lan-eremuak hauek dira: zaintza, monitorizazioa eta komunikazioak.

Profil publikoak:

 

http://www.mondragon.edu/eps/jor/seguridad/JornadaSeguridadMCC-MU.htm

Miguel Fernandez

Goi mailako ingeniaria Telekomunikazioetan (Bilboko Ingeniarien Goi Mailako Eskola). Cisco Systems-eko CCNA programan instruktorea.

Nire lanbidearen hasieran, sare eta sistemetako teknikaria izan nintzen hainbat banku- eta industria-korporaziotan, non esperientzia handia hartu nuen datu-sareak diseinatzen, ezartzen, mantentzen eta kudeatzen.

Mondragon Unibertsitateko irakasle izanik, Ingeniaritzako ikasgaiak ematen ditut, Telematika eta Segurtasun alorrekoak: Komunikazio Industrialak, TCP/IP Sareak, Segurtasuna eta Goi Mailako Jardun Denbora, Sistema Txertatuentzako Sareak (IoT, Gauzen Interneta)…     Unibertsitateak eskaintzen duen hacking etikoari buruzko MOOC ikastaroko koordinatzailea naiz.

Unibertsitateko etengabeko prestakuntzaren programaren barruan (MU Plus), ikastaroak ematen ditut profesionalentzat eta industria-elkarteentzat. Unibertsitateko hainbat masterretan hartzen dut parte.

Ikerketa-lana ere egiten dut, Sareen Segurtasunaren eremuan, bereziki sare industrialetan. Enpresentzako hainbat ikerketa- eta aholkularitza-proiektutan hartu dut parte.

azaroa, 2026

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

abendua

No Events

Social

X