larunbata, 27 apirila, 2024
Planeten bila Kanpo Eguzki Sisteman

EGUNA: Azaroak 4

ORDUA: 19:00 h.
LEKUA: Irizar jauregia

PUBLIKOA: Orokorra

HIZKUNTZA: Gaztelania

Planeten bila Kanpo Eguzki Sisteman

Ezagutzen dugunera arte, eguzki-sistema honako hauek osatzen dute: 8 planeta nagusi, 5 planeta nano, berrehun bat ilargi, 800.000tik gora asteroide, milaka kometa eta Neptunoren orbitatik haratagoko orbitak dituzten milaka objektu izoztuak. Objektu horiek Eguzkiaren inguruan trazatu konplexuaz mugitzen dira; izan ere, objektu nagusien grabitatearen eraginak sortzen du objektu txikienen orbiten egitura.  Azken urte hauetan gero eta urrunago dauden objektuak antzeman direnez, astronomoek sumatzen dute Neptunotik haratago beste planeta berri bat dagoela. Ustezko “9. planeta” hau ikusi edo behatu ahal izateko hainbat saiakera egin dira, baina urteak daramate bila eta oraindik ezkutuan jarraitzen du. Zientzialarien artean, eztabaida honek  bi talderen banaketa samina eragin du: 9. planetaren hipotesia defendatzen dutenak eta ezeztatzen dutenak. Hitzaldi honetan aztertuko dugu nola aurkitu ziren planetan iraganean eta zer nolako aukerak dauden ustezko 9. planeta hori aurkitzeko, betiere irekita dagoen eztabaida zientifiko honen aurrean ikuspuntu pertsonal bat eskainiz eta behin betiko datuen zain geldituz.

HIZLARIA: Ricardo Hueso (Barakaldo, 1973), Fisikan doktorea, irakasle titularra da Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Bere ikerketa-eremu nagusia da Eguzki Sistemako planeten atmosferak eta planeta erraldoien formakuntza aztertzea. Hainbat zientzia-misiotan hartu du parte (hala nola, Mars Express, Venus Express edo Mars 2020) eta ehundik gora argitalpen zientifiko ditu (batzuk nabarmentzearren, Nature, Science, Nature Astronomy edo Nature Geosciences aldizkarietan argitaratutakoak). Bere lanean goraipatzekoak dira, aldi berean, amateur mailako astronomia-zaleekin lankidetzan haiei emandako laguntzak. Hamar urtetik gora daramatza Eguzki Sistemari buruzko eskolak ematen, master mailan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Espazialari buruzko Masterrean; dibulgazio-esparruan ere esperientzia handia du jendaurreko hitzaldiak ematen, irrati-programetan –tokiko nahiz nazioko irratietan– edo dibulgazio-ekitaldietan (Naukas-en, esate baterako).

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X