ostirala, 19 apirila, 2024
Burujabetza teknologikoa: beharrezkoa irentsiak ez izateko

Hiru hizlari izan dira burujabetza teknologikoaren hari desberdinetatik tiraka Seminarixoko mahai-inguruan

Mikel Gartzia Santamaria (Hezkuntzan Librezale) hezkuntza, burujabetza eta digitalizazioaz aritu da, esparru horietan ditugun hainbat erronka eta kezka azaldu ditu. Bere iritziz, Interes pribatuak dauzkaten enpresa teknologiko handiek hezkuntza-sistemetan sartzea lortu dute, indar izugarriz gainera.

Multinazionalek doako zerbitzuak eskaintzen ari dira, produktua gure ikasle/ seme-alabak eta haien datuak direlako. Pribatutasuna auzitan jartzen du horrek, eta ondorengo gureganako kontrola. Azaldu duenez, zaharkitze programatuak daude eta horri aurre egiteko eta ikasleek gaitasun digitala izan dezaten software librearen bidetik jo beharko litzateke.

Xabier Garmendiak (Abaila Kooperatiba) guifi.net sarea izan du mintzagai. Katalunian 30.000 puntu daudela azaldu du, Erabiltzaileak, norbanakoak, instituzioak, eragileak, operatzaileak… Sare ireki eta neutroa. Zuntz Optiko Zumaia (ZOZ) sarea jarri du bide horren eredu gisa.

Bergarara ekarri nahi izan du gaia, eta sare publikoa, zerbitzu amankomunak landa eremuetara eramateko saioa aipatu du. Zailtasunak zailtasun, chrome erabili beharrean mozilla erabiltzea, word beharrean libre office erabilita urratsak egin litezkeela uste du. Xnet moduko proiektua herriko hiru ikastetxeetan sustatzea interesgarritzat jo du.

Jaione Martinez Saez de Maturanak, (TEKS Elkarteko kidea eta Skura Kooperatibako bazkidea). Galdera sakona egin du: Bizi dugun munduak nora garamatza? Kezka eta hausnarketa komunetatik abiatuta erantzunak ere planteatu ditu.

Bere iritziz, demokrazia erradikal baten beharra dago, egun biltzen ari diren datu pilaketak demokraziaren osasunean eragina izaten ari baitira. Bestetik robotak daude, lanpostu galera ekarriko dutenak norabidez aldatzen ez bada. Beste eredu bat indarrean jarrita lan gutxiago egiteko izan beharko lukete, lan mundua hobetzeko, lan baldintzak hobetzeko. Mikel Gartziaren ildotik, gaitasun digitala landu behar dela aldarrikatu du hirugarren gako gisa eta, azkenik, humanitate digitalak aipatu ditu, muga etikoez aritu da. Teknologia ez da neutrala, norberak eta komunitateek erabaki behar dute zer egin, ez multinazional handiek.

Ostegunean erakusketa inaugurazioa Laboratoriumen

Ostegunean “Hidrogeno berdea izango ote da klima aldaketaren konponbidea?”erakusketa inauguratuko da arratsaldeko 18:00etan.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X