Teknologia aurreratuen tailerra
Azken urteetan teknologia oso azkar eraldatzen ari da. Horrenbestez, 4.0 Industriak bideratzen gaituen erronka berriek –fabrikazio aurreratuak, robotizazioak, digitalizazioak, roboten hedapenak, eta ingurugiroaren errespetuak– eragin zuzena dute enplegagarritasunean, lan-merkatuko baldintzetan eta enpresen lehiakortasunean. Teknika berri hauen onurak gaur egungo gazteei hurbiltzeko helburuarekin, Teknologia Aurreratuen Tailerra antolatu dugu. Bertaratzen diren ikasleek aukera izango dute 3D inprimaketa eta eskaneatze-prozesuak sortzeko, robot adimenduak programatzeko eta Errealitate Birtualarekin jolasteko.