HIZLARIA: Pascual Roman Polo
Mitologia, kultura eta artea elementu kimikoen taula periodikoan
2019 urtea Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea izendatu denez (IYPT2019, ingelesezko siglen arabera) eta gainera IUPAC erakundearen sorreraren mendeurrenarekin bat eginez, guzti horren inguruan Laboratorium museoak eta Bergarako Udalak antolatutako hitzaldien sortaren barruan dator hitzaldi hau (“Mitologia, kultura eta artea elementu kimikoen taula periodikoan”).
Hitzaldiaren hasieran, sarrera labur-labur bat egingo dugu azaltzeko zeintzuk izan ziren Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2017ko abenduaren 20an IYPT2019 izendatzea ahalbidetu zuten ideia, pertsona eta data nabarmenenak.
Gaur egungo taula periodikoa aztertuko dugu, gehitu diren azken lau elementuak eta Espainiako zientzialariek aurkitutako hiru elementuak. Ondoren, elementu kimikoen izenak hainbat era ezberdinetan sailkatuko dira. Gero ikusiko dugu zein harreman duten Antzinatasuneko zazpi metalek, mitologia grekoaren eta erromatarraren jainko-jainkosek eta asteko egunek. Bereziki nabarmentzekoa da Marte eta Venusen arteko “amodioa”, artearen bidez. Bukatzeko, aipatuko dugu 2007. urtean Espainiako Correos-ek zigilu bat atera zuela Mendeleiev-en taula periodikoari buruz Piet Mondrian artista holandarrarekin lotuta.
HIZLARIA: Pascual Roman Polo
Pascual Roman Polo Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Inorganikoko irakasle emeritua eta katedraduna da. Zientzia Kimikoetan graduatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1971) eta 1976an doktore-gradua lortu zuen Bilboko Unibertsitatean. Honako kimika-arloetan ikertu du: polioxometalatoen (POM) kimika, koordinazio-konposatuak eta koordinazio-polimeroak, oinarri aromatikoen eta nukleo-oinarrien aminekin. Argitaratu ditu 216 ikerketa-artikuluak, 5 liburu eta 2 patente. Hamabi doktore-tesi zuzendu ditu. Ahalegin handia egin du zientzia zabaltzeko dibulgazio-alorrean; batez ere, elementu kimikoen taula periodikoa ezagutarazteko eta, besteak beste, Mendeleiev eta Moseley zientzialarien lana azaltzeko. Gainera, artikulu ugari idatzi ditu Kimikaren Historiari buruz, eta horren barruan bereziki hauei buruz: Cannizzaro, Karlsruhe-ko Kongresua, Elhuyar anaiak eta wolframaren isolamendua. Argitaratuta dituen liburuen artean, hauek nabarmendu daitezke: Los hermanos Delhuyar, la Bascongada y el wolframio (2000), Mendeléiev: el profeta del orden químico (2002 y 2008) eta, Ines Pellon doktorearekin lankidetzan, La Bascongada y el Ministerio de Marina: espionaje, ciencia y tecnología en Bergara (1777-1783) (1999). La tabla periódica de los elementos químicos (2019) atera berri du, Jose Elguero eta Pilar Goyarekin lankidetzan, CSIC zentroko ¿Qué sabemos de? bildumaren barruan. Espainiako Kimikako Errege.
Sozietatearen Anales de Química aldizkariko editore nagusia izan da. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide supernumerarioa da 1983. urtetik, eta osoko bazkide 1992/04/08tik. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Bizkaiko Batzordeko presidentea izan da 1997ko ekainetik 2001eko ekainera. Gaur egun, Espainiako Kimikaren Errege Sozietateko Euskal Herriko Lurralde Ataleko presidentea da. 2007an, Zientzia Dibulgaziorako Jose Maria Saviron Saria lortu zuen –Zaragozako Unibertsitateko Zientzietako Fakultateak emana, kategoria nazionalekoa–.