Asteazkena, urria 27, 2021
Burujabetza  teknologikoa
  • DATA: Azaroak 16
  • ORDUA: 18:00
  • TOKIA: Seminarixoa (Bergara)
  • HIZLARIAK: Jaione Martinez; Mikel Gartzia; Xabier Garmendia
  • HIZKUNTZA: Euskaraz

HIZLARIA: Jaione Martínez (Euskal Herria Digitala)

Skura-ko bazkide sortzailea. Aire bidezko komunikazioetan aditua eta bereziki bluetooth teknologian espezializatua. Kooperatibismoaren eta ekonomia sozial eraldatzailearen bultzatzailea, gaur egun Olatukoop-en eskutik saretze-lanetan. Musikazale amorratua betidanik, zuzenekoen zirkuituetan aktibo, gitarra eta biolina jotzen ditu Perlata taldean. Feminista pentsamenduz eta ekintzaz,  herriko mugimendu feministako parte.

Formazio akademikoa

  • Telekomunikazioetan ingeniaritza teknikoa, sistemetan espezializatua, 2006-2009. Mondragon Unibertsitatea, Arrasate.
  • Telekomunikazioetan goi ingeniaritza, 2009-2012. Mondragon Unibertsitatea, Arrasate.

HIZLARIA: Mikel Gartzia (Hezkuntzan Librezale)

Hezkuntza ikasketak:

Lehen Hezkuntzako irakasle gradua (EHU). Hasieran talde erdi-presentzialean (Moodle)

Azken urteak (Gorputz Hezkuntza espezializazioa) presentzialki (EHU).

HIZLARIA: Xabier Garmendia (Abaila)

Ingeniari elektronikoa, Abaila kooperatibako kidea eta Guifi.net sareko aktibista.

“Euskal Herria Digitala → ziberburujabetzara bidean.” – Jaione Martínez

Euskal Herria Digitala ekimenaren aurkezpena. Teknologiaren garapen izugarriak jauzi kualitatibo bat eman du azken mendean. Baina… nora garamatza digitalizazioak? Gizateria aldatuko duen garaiko jauzi baten aurrean ote gaude? Ekainean manifestua sinatu genuenok uste dugu erronka digitala XXI. mendeko erronka nagusietako bat dela. Ez gara teknofiloak, ezta teknofoboak ere. Teknologia elite finantzarioen alde erabili daitekeela uste dugu, baina baita jendartearen zerbitzura egon daitekeela ere. Auzia oso konplexua da, eta gutxienez lau esparrutan eragiten du: demokraziaren esparruan, lanean, hezkuntzan eta gizakiarengan berarengan. Esparru hauetan sakondu eta teknologia-burujabetzaren bidean klabeak topatzen, ematen edo sortzen saiatuko gara.

“Hezkuntza eta softwarea; zer gertatzen ari da?” – Mikel Gartzia

Interes pribatuak dauzkaten enpresa teknologiko handiek hezkuntza-sistemetan sartzea lortu dute, indar izugarriz. Kezka horrek elkartuta sortu zen Hezkuntzan Librezale taldea. Mikel ez da ordezkari moduan mintzatuko, taldekide gisa baizik. Ezagutu dituen errealitate batzuk aipatuko ditu, software librearen izaera pixka bat definitu eta alternatiba batzuk aipatu. Nahiz eta Hezkuntzan Librezale taldearen funtzioa edo asmoa ez den konponbide edo errezeta zehatzak proposatzea.

Guifi.net sarea Bergaran. – Xabier Garmendia

Bergaran eraikitzen ari den Guifi.net sarearen nondik norakoak azalduko dira; zertarako balio duen, nola eraikia dagoen eta nola konektatu.

Izena eman!!

Aforoa dela eta, ekitaldi guztietan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da: 943 76 90 03 telefonora deituta edo laboratorium@bergara.eus e-postara idatzita.
Dena dela, gogoratu Seminarixoko ekitaldi guztiak on line jarraitu ahal izango direla

 

 

urria, 2021

19urr10:26 am10:26 amHITZALDIA - Ekologismo erreala. Zientziaren ikuspegitik, zer egin dezakezu planeta babesteko

27urr10:28 am10:28 amHITZALDIA - Robotika Inklusiboa eta Adimen Artifiziala komunitate osoaren onerako: erronka etikoa.

azaroa

02aza2:54 am9:54 amHITZALDIA - Zientziaren izarrak liburuaren aurkezpena

03aza10:12 am10:12 amHITZALDIA - Perseverance Marte planetan; Lurretik haratago bizitzaren bila.

04aza10:13 am10:13 amMAHAI-INGURUA - Iraunkortasunaren zirkulua itxi nahian / Ekonomia zirkularrarekin bueltaka

09aza10:15 am10:15 amHITZALDIA - Fisika kuantikoa eguneroko bizitzan

11aza10:17 am10:17 amMAHAI-INGURUA - Euskara adimen artifizialaren garaian

12aza10:19 am10:19 amBARNETEGI TEKNOLOGIKOA - Adimen Artifiziala zer den eta zein aplikazio duen negozio-estrategian

13aza10:21 am10:21 amTOPAKETA - WOLFRAM ENCOUNTER

13aza10:22 am10:22 amEuskarazko ahotsen grabaketa maratoia

16aza10:24 am10:24 amHITZALDIA - Burujabetza teknologikoa

19aza10:25 am10:25 amHITZALDIA - Bailarako ikertzaile gazteak etorkizuneko mundua moldatzen

Zure iritzia hemen:

Social

X