ostirala, 13 azaroa, 2026
Gazte biologo bergararren ikerketak mintzagai Seminarixoan

ZTB jardunaldien bigarren hitzaldia izan da Seminarixoan Maitane Mujikaren eta Irati Sanzen eskutik. Biak gazte ikerlariak eta biak bergararrak.

Mujikak Biologian gradua du (EHU) eta baita Mikrobiologia eta Osasuna masterra ere. Egun Neikerreko Ikerketako teknologoa da.

Hitzaldian zehar gaur egun antibiotikoekiko erresistentzia gero eta arazo larriagoa bihurtzen ari dela azaldu du, batez ere bakterio espezie batzuetan. Horrela, kutsatze erritmoa oso azkar doa eta, aitzitik, antibiotiko berriak sortzeko prozesuak motel. Honek eragin zuzena izan dezake animalietan, landareetan eta baita gizakian ere. Arazo honen ondorioz, zenbait gaitz sendatzeko duela urte batzuk erabilgarri ziren antibiotikoetako asko gaur egun erabiltezin bihurtu dira eta egun zientzialariek esku artean duten estimazioaren arabera neurriak hartu ezean 2050. urterako antimikrobianoekiko erresistentzia munduko lehen heriotza kausa izango da, minbiziaren aurretik, eta 10.000.000 pertsona hil litezke kausa horregatik.

Hitzaldiaren bigarren zatian EAEko behi-aziendan gaur egungo egoera nolakoa den azaldu du biologo gazteak eta abeltzaintzan antibiotikoen zentzuzko erabilerari buruzko URAGAN proiektuaren berri eman du.

Irati Sanz ere biologoa da eta bigarren hitzaldian uraren erregulazioak eta horretarako sortzen diren urtegiek ibaietan eta baita haien inguruko ekosistemetan ere ekar ditzaketen kalteez aritu da.

Sanz Biodibertsitateko masterra du (Bartzelonako Unibertsitatea) eta egun Doktoretza ikaslea da EHUn.

Sanz Itoizko urtegia eraiki izanak eraiki aurreko eta ondorengoko Agoizko eta inguruko ekosisteman izan lezakeen eragina ikertzen ari da egun, eta bereziki Itoizko ibarbasoetako landareen dibertsitatean eta zuhaitzen hazkuntzan. Biologoak azaldu du, ibarbasoetako landareei dagokienez, duela 20 urteko laginketa egin zen tokietan laginketa egiten ari dela gaur egun inbentario bat egiteko, eta zuhaitzei dagokienez, dendrokronologia metodoaren bitartez, 30-40 urte dituzten zuhaitzen barrutik laginak ateratzen ari dela urtegiaren eraikuntzak zuhaitz hauetan izan duen eragin zehatza jakiteko.

azaroa, 2026

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

abendua

No Events

Social

X