larunbata, 27 apirila, 2024
Teknologia jabeak

NOIZ: Urriak 10

ORDUA: 18:30

NON: Seminarixoa

HIZKUNTZA: Euskara

PUBLIKOA: Orokorra

Mikel Azkarate-askatsua

Hizlaria : Mikel Azkarate-askatsua

Hizlaria : Xabier Igartua Loidi

Ikusi hitzaldia on line hemen

ZIBERGARA – Bergaran eta Debagoienean Teknologia Burujabetza Sustatzeko Elkartea

Zibergara taldeak bere hamar urteko ibilbidean Bergaran teknologia‑burujabetza sustatzeko hainbat proiektu gauzatu ditu: webgune zerbitzari amankomunatua, Elkartela agenda, etab. Berriki, elkarte bezala erakundetu da eta bi proiektu berri bultzatzen ari da: (1) dokumentuak gorde eta elkarlanean sortzeko laino herritarra; eta (2), bailararako anbizioa duen telekomunikazio-operadore herritarra. Aurkezpenean azalduko dute zein den elkartearen funtsa eta proiektu hauen guztien norantza, eta zeintzuk diren erantzun beharreko erronkak.

HELBURUAK:

Hizlaria : Mikel Azkarate-askatsua. Doktorea informatikan TU Wien unibertsitatean. Azken hogei urtean IKERLAN ikerketa-zentroari lotuta lan egin ostean, 2023ko hasieratik Irakasle Gonbidatua da Deustoko Unibertsitatean. Aldi berean, Zibergara elkarteko partaidea da.

ONARO: Oñatiko telekomunikazio operadorea

Oñatiko Udalak sortutako telekomunikazio operadorea da Onaro. Herriko landaguneko auzoetara banda zabaleko internet helarazteko bulkadarekin jarri zen martxan ekimena. Bidean esperientzia interesgarriak jaso dituzte, hala nola, zerbitzu etikoago bat eskaintzeko aukera edo zuntz bidezko konexioa komunitatean (herritarrak aktibatuta) herrigunean ere jabetza propioko azpiegituratik emateko esperientziak.

HELBURUAK:

Etxeko ekonomian energiarekin batera gastu finko garrantzitsua suposatzen duen telekomunikazio ereduen inguruko gogoeta piztea. Teknologia-burujabetza kontzeptuaren zabalkundea eta eredu herritar ezberdin bat ezagutaraztea.

HIZLARIA: Xabier Igartua Loidi. Ingeniari Industrial eta Elektronikoa Tecnum unibertsitatetik. ULMA taldean karrera profesionala hainbat ardura postutan garatuta. Oñatiko Udaleko Sozioekonomiako zinegotzia.

TEKS – Teknologia burujabetzaren testuinguru eta marko teorikoa.

  • Burujabetza teknologikoa (marko teorikoa)
    • Azpiegiturak
    • Informazioaren kudeaketa
    • Zentralizazioa vs federazioa
  • Alternatibak
    • Adibide errealak:
      • Guifinet
      • Fedibertsoa
    • Ekosistema libre eta federatuak (denbora izanez gero)

HELBURUAK:

Burujabetza teknologikoaren marko teorikoa ematea eta  gaur egungo testuingurua azaltzea. Ekosistema digitalaren elementu klabeak identifikatzea eta burujabetzaren ikuspuntutik analizatzea. Bukatzeko, adibide praktikoen bidez, burujabetasun teknologikoaren gaien aurrean erantzuteko gaur egun gure herrietako errealitatetik egin ditzakegun planteamendu posibleak mahaigainean jartzea.

HIZLARIA:

Jaione Martinez Saez de Maturana (1988, Arrasate) Skura-ko bazkide sortzailea. Telekomunikazioko ingeniaria ikasketaz, lanbidez garatzailea da Skura barruan. Aire bidezko komunikazioan aditua eta bluetooth-ean bereziki espezializatua. Kooperatibismoaren, ekonomia sozial eraldatzailearen eta teknologia libreen bultzatzailea, Skura-tik, Teks-etik, Olatukoop-etik… Musikazale amorratua betidanik,  Perlata taldeko partaide, gaur egun taula gainean baino gehiago beste aldeko sorkuntza lanetan. Feminista pentsamenduz eta ekintzaz.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X