Igandea, urria 25, 2020
Korrika  egiteko  karbono-zuntzezko  protesi  baten  garapena

NOIZ: Azaroak 8

ORDUA: 19:00
NON:
Aroztegi

HIZKUNTZA: Euskaraz

PUBLIKOA: Kirolariak + osasuna

Korrika egiteko karbono-zuntzezko protesi baten garapena

Material konposatuak, baita ere “konpositeak” deiturikoak, garapen handia izaten ari dira azken urte hauetan. Beraien abantaila handienetako bat da oso arinak izanda ere zurruntasun eta erresistentzia altua dutela. Horregatik gero eta aplikazio gehiago daude. Kirolean ere, horien presentzia nabarmena da; adibidez, ezinduentzako karbono-zuntzezko hankak.

Tknikan, Lanbide Heziketako ikerkuntza eta berrikuntza zentroan, irakasleek proiektuetan lan eginez produktu, prozesu eta aplikazio berriak aztertzen eta garatzen ditugu. Aurkezpen honetan korrika egiteko karbono-zuntzezko protesi baten garapenaren inguruko proiektua azalduko dugu: material hauek ezagutu, haien berezitasunak eta aplikazio desberdinak aztertu, alderantzizko ingeniaritza nola aplikatu den esplikatu, protesiaren fabrikazioa azaldu eta emaitza bertan ikusteko aukera izango da.

NORK:  TKNIKA Miren Canellada eta Jon Artola

Miren Canellada Galparsoro. Kimikan lizentziaduna, Polimeroen espezialitatean (Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia) eta Polimeroetan doktoratua (Université de Pau et des Pays de l’Adour, Frantzia). Material ez-metalikoetan (plastikoak, elastomeroak, konpositeak) eta haien aplikazio industrialetan eta fabrikazio-prozesuetan espezializatuta.

Tknikan, 2009az geroztik, proiektu teknologikoen dinamizatzaile-lanetan dihardu; gaur egun, karbono-zuntzezko piezen diseinu, simulazio eta fabrikazio prozesuak aztergai dituen berrikuntza-proiektuak ditu helburutzat, inguruko enpresekin eta ikastetxeekin elkar lanean.

Aurretik project leader eta I+G arduradun bezala lan egin du 9 urtez Hidro Rubber Iberica-n (automozioko arlorako kautxuzko piezak fabrikatzen dituen enpresa).

 

Jon Artola kirolari zarauztarra eta Lanbide Heziketako irakaslea.

Duela 17 urte hanka bat galdu zuen istripu batean eta orain berriro ere korrika egiteko aukera dauka Tknikan garatutako protesi bati esker.

>> Egitaraua 2020 (pdf formatuan deskargatu)

Zure iritzia hemen:

Izena eman!!

Ekitaldietan izena eman behar da:

Izenematea: 943 76 90 03 edota laboratorium@bergara.eus

 

 

urria, 2020

14urr5:18 pm5:18 pmHITZALDIA - Energía e Inteligencia Artificial: evolución y futuro

29urr(urr 29)5:21 pm15aza(aza 15)5:21 pmERAKUSKETA – Jardunaldien aurkezpen ekitaldia

azaroa

29urr(urr 29)5:21 pm15aza(aza 15)5:21 pmERAKUSKETA – Jardunaldien aurkezpen ekitaldia

03aza5:25 pm5:25 pmHITZALDIA - Elikadura mitoak

04aza5:24 pm5:24 pmHITZALDIA - Conoce qué se puede hacer con el CO2 en lugar de echarlo a la atmósfera”.

05aza5:33 pm5:33 pmHITZALDIA - Emakumeen esku, sendabelarrak

10aza5:28 pm5:28 pmBARNETEGI TEKNOLOGIKOA - ERALDAKETA DIGITALA, aukera edo premia?

11aza5:30 pm5:30 pmESCAPE ROOM TEKNOLOGIKOA

11aza5:31 pm5:31 pmHITZALDIA - 1,2,3,probando, probando…

12aza5:34 pm5:34 pmHITZALDIA - Emakumeen esku, sendabelarrak

14aza(aza 14)5:26 pm15(aza 15)5:26 pmIKASTAROA - Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz

16aza5:36 pm5:36 pmHITZALDIA - Emakumeentzat autodefentsa digitala

26aza5:38 pm5:38 pmHITZALDIA - Telesforo Aranzadi Unamuno

Social

X