HIZLARIA: Iñaki Lakarra
Nola erabili era praktikoan ChatGPT eta Adimen Artifizialeko beste tresna sortzaile batzuk
Barnetegi teknologiko hau (“Nola erabili era praktikoan ChatGPT eta AAko beste tresna sortzaile batzuk”) prestakuntza-programa bat da; bertan, parte-hartzaileek sakon eta praktikoki ulertuko dute zer nolako aplikazioak dituen adimen artifizial (AA) sortzaileak; horretarako, ardatz gisa, ChatGPTk eta AAko beste tresna sortzaile batzuek eskaintzen dituzten aukerak aztertuko dira.
HELBURUAK:
Barnetegi teknologikoan zehar, partaideek ikasiko dute nola erabili AAko tresna sortzaile hauek. Erabilera errealeko kasu ugari ikusiko dira, baita tresna bakoitzak dituen erabileramugak eta -arriskuak ere.
EGITARAUA:
AA sortzailearen oinarrizko kontzeptuak
• Aplikazioak eta erabilera-kasuak hainbat industriatan
• ChatGPT eta beste LLM eredu batzuk
• Testuak, irudiak, bideoak eta bestelakoak sortzea
• Kontsulta espezifikoak – Prompt engineering
• Praktika eta ariketa interaktiboak
• Mugak eta balizko arazoak
• Sortzen ari diren alternatibak eta aplikazioak (Bard, Copilot, Azure AI, LLaMa, etab.)
HIZLARIA: Iñaki Lakarra informatika-ingeniaria da eta 30 urtetik gora darama irakasle eta ikertzaile Mondragon Unibertsitatean; bertan, Informatika Saileko zuzendaria izan da. Gainera, azken 15 urteetan Garaia Berrikuntza Guneko prestakuntza- eta dibulgazio-jardueren koordinatzailea da, SPRIren Enpresa Digitala ekimenaren barruan; Mondragon Korporazioko IKT Batzordeko kidea da, eta hainbat komunikabidetan kolaboratzen du.