Wolfram deuna, gero eta distira handiagoarekin
Elhuyarrek, Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren jardunaldien barruan, urtero antolatu ohi duen Wolfram Deunaren edizio berri bat ospatu zen atzo. Etxez aldatu da ekitaldia aurtengoan eta Zabalotegi aretoan are eta ikuskizun gorputz handiagoa hartu zuen ekitaldiak; oso distiratsua eta goxoa izan zen zentzu guztietan.
Zientzia ardatz hartuta, puntako aktoreek (lau emakumek eta lau gizonezkok) bakarrizketa zorrotz eta irudimentsuak egin zituzten, topera zegoen aretoko ikusleen gozamenerako: umore absurdoa, eskatologikoa, kritikoa… guztiak dauka lekua Wolfram Deunaren barruan.
Gainera, bertaratutakoek Elhuyar anaiek lagundutako photocallean ere gozatu eta posatu zuten