astelehena, 14 urria, 2024
Hemen Wolfram deuna!

Zer: Umorezko zientzia-hitzaldiak, dosi homeopatikoetan.

Noiz: Azaroaren 9an, 19:30ean

Non: Zabalotegi aretoan

Hemen Wolfram deuna!

Ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa.

Umorezko bakarrizketa zientifikoa izango da Elhuyar Fundazioaren eskutik.

Zientzia.eus webguneak atal bat dauka: Zientzia-blogak. Bertan, ikertzaile, irakasle, zientzialari zein zientziazaleek euskarazko zientzia-edukiak publikatzen dituzten blogak txertatu ditzakete. Atal berri horren helburuetako bat zientziazale euskaldunon komunitatea indartzea izanik, ezin genuen alferrik galdu dibulgatzaileak fisikoki elkartzeko aukera.

Horregatik, umorezko bakarrizketa zientifiko laburrez osatutako ekitaldi bat antolatu dugu, Zientzia Astearen barruan. Oraingoz baieztatu ditzakegun hizlariak honako hauek dira:

  • Ibon Cancio
  • Idoia Torregarai
  • Irati Iciar
  • Itziar Urizar
  • Jesusmari Txurruka
  • Josu Lezameta
  • Josu Lopez Gazpio
  • Jone Uria

Ekitaldiaren izena eta lekua ez dira kasualitatea, Bergarako seminarioan isolatu bait zuten Elhuyar anaiek wolframa, euskal zientziak taula periodikoari egin dion ekarpena. Wolfram deuna jai giroan zientziaz gozatzeko aukera aparta izango da, eta denok gonbidatuta zaudete.

Info gehiago:

Wolfram Deuna izeneko bakarrizketa : Goiena 2015-11-06

urria, 2024

21urr10:00 pm12:50 pmAdimen artifiziala: Oinarrietatik sorkuntza eta industriara

azaroa

04aza12:58 pm12:58 pmDigitalizazioa Euskal Herrian

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

06aza1:01 pm1:01 pmAdimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

07aza1:03 pm1:03 pmBarnetegi Teknologikoa: ChatGPTren eta beste AA Sortzailearen tresna batzuen erabilera praktikoa

08aza1:05 pm1:05 pmAdimen Artifiziala dendetarako: zerbitzu hobea eta marketina errazagoa

11aza1:06 pm1:06 pmAA Sortzailea ezagutzen: Oinarriak, Arriskuak eta Erreminta Giltzarriak

13aza1:07 pm1:07 pmAurpegiaren ezagutza eta identifikazio biometrikorako beste modu batzuk: Erronkak eta Arriskuak

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X