ostirala, 9 abendua, 2022
Bergaran Artea eta Zientzia Uztartuz VII

DATA: Urriak 1 eta 2
ORDUAK: Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Igandea: 10:00-14:00
IZEN-EMATEA: 12 €.
HIZKUNTZA: Gazt. + Eusk.

IRAUPENA: 12 H.

Online parte-hartzea ere ahalbidetuko da.

Izena emateko, deitu edo hurbil zaitez museora.

Laboratorium Museoak ‘Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz’ ilustrazio zientifikoko tailerraren 7. edizioa eskaintzen du. Asteburu osoko tailer honetan, intsektuak aztertuko ditugu ENTOMOLOGOAK izango bagina bezala eta artistak bezala marraztuko ditugu. Arte Ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena aparteko giro eta lekuan eta primerako irakasleekin: Carles Puches eta NorArte. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki gozatuko duzu ikastaro honekin. Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!

X