Larunbata, abuztua 8, 2020
Zientzia  Teknologia  eta  Berrikuntza  jardunaldiak  are  eta  zabalago

Bergarak zientziarekin eta dibulgazioarekin aspaldidanik izan du lotura. Bergarako Errege Mintegia edo Real Seminarioa XVIII. mendean Espainian zeuden lau unibertsitateetatik bat zen. Garaian Europako berrikuntzak Bergarara eraman, aztertu eta herritarren artean zabaltzen zituen, Ilustrazioaren ildoei jarraituta.

 

Ordutik ez da hari hori eten, eta harro esaten dugu berrikuntzan eta dibulgazioan lanean irmo jarraitzen dugula. Hala, orain 8 urte IKTren astea antolatzeari ekin genion eta 2015ean Laboratorium Museoa irekitzearekin bat adar bat gehiago batuz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak antolatzen hasi ginen.

 

Honen hasierako helburua zen gure eskualdeko enpresen artean berrikuntza teknologikoari buruzko ezagutza zabaltzea. Hortik abiatuta, programak handitzen joan dira, parte-hartzaileak ere bai eta espezializazioak biderkatzen. Programa oso aberatsa daukagu, gai oso zabalekin, eta diziplina askotarikoak lantzen ditugu. Urtez urte herritarren erantzuna are eta handiagoa da, bai antolakuntzan eta baita parte-hartzeari dagokionez; eta gero eta erakunde eta eragile gehiago igo dira itsasontzi honetara.

 

Berrikuntza ardatz hartuta, formazioa eta dibulgazioa oso-oso esparru anitzetan lantzen ditugu: hitzaldiak, erakusketak, azoka, ikasleentzako jarduerak, tailerrak, Wolfram Encounterra

 

Apaltasunez baina harrotasunez diogu emaitzak ikusgarriak direla, eta horren ahaleginean zinez eskertzekoa da lorpen horretan bidelagun ditugun hainbat eta hainbat eragile, erakunde publiko, hezkuntza, ikerkuntza eta bestelako alorretakoak. Eskerrak zuei!

 

Aurten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak urriaren 15etik azaroak 11ra bitartean egingo dira. Aurten erabaki da datak aurreratzea ikastetxeetako agendei erreparatuta ikasleei parte-hartzea errazteko, eta erantzuna ezin-hobea izango da.

 

Bergarako azpiegitura guztiak erabiliko dira. Aurten ere ekintzak Seminarixoan, Laboratorium museoan, Irizar jauregian, Aroztegi aretoan, Miguel Altuna Institutuan, Aranzadi Ikastolako gimnasioan eta herriko beste hainbat kokagunetan izango dira.

 

Aurtengo ildo nagusiak asteka banatuko dira:

 

  • 1. astean Inaugurazioa eta Lehiaketa.
  • 2. astean Hitzaldiak, Aurkezpenak eta Hezkuntza Eskaintza.
  • 3. astean Hezkuntza Eskaintza, Eskolekin tailerrak, Erakusketa…
  • 4. astean Formazio ikastaroak, Hitzaldiak, Zientzia eta Umorea, Energia, Bideo-jokoak…

Ekimenak duen saretze gaitasuna nabarmena da. Karteleko eta eskuorriko logoak ikustea besterik ez dago antzemateko aurten ere zer nolako elkarte, erakunde eta taldeen

Aurten ere ztbergara.eus webgunean kontsultatu ahal izango duzue jardunaldiek emango dutena zabal eta argi.

Zure iritzia hemen:

Izena eman!!

Ondoko ekitaldietan izena eman behar da:

Ostalaritzari zuzendutako prestakuntza saioak

1.- Gaur egungo egoeraren aurrean sentsibilizazio eta aukera berritzaileak sortzea / Izena emateko epea uztailaren 2an, osteguna, bukatuko da 13:00etan. Interesatuek 608 710764 telefono zenbakira deitu

2.- Sare sozialak kudeatzeko ikastaroa / Laster zabalduko da izenematea.

Aparteko tailerrak:

1.- ‘Lorategien taupada berdeak’ tailerra / ztailaren 17an (arratsaldez) eta 18an (goizez)  – Eman izena laboratorium.eus webgunean.

 

Wolfram Encounter ( hau beste formulario honetatik egin behar da >> izena eman)

 

abuztua, 2020

No Events

iraila

No Events

Asteko elkarrizketa

Social

X