astelehena, 9 abendua, 2024
Aurpegiaren ezagutza eta identifikazio biometrikorako beste modu batzuk: Erronkak eta Arriskuak

NOIZ: Azaroak 13
ORDUA: 10:00
NON: Seminarixoa
HIZKUNTZA: Gaztelera
PUBLIKOA: Goienagusi eta Hezkuntza arloa (DBH-4 eta Batxilergoa)

José Francisco ETXEBERRIA GURIDI :

José Francisco ETXEBERRIA GURIDI - ZTB 2024

HIZLARIA : José Francisco ETXEBERRIA GURIDI

Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU)

Euskal Autonomia Erkidegoko Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeko kidea, aditu gisa –Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak izendatua–, 2006tik aurrera.

Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko Arbitraje Elkargoetako presidentea, 2010eko abenduaren 7tik aurrera.

Gaia: Aurpegiaren ezagutza eta identifikazio biometrikorako beste modu batzuk: Erronkak eta Arriskuak

Biometria zientzia bat da, adierazle eta ezaugarri fisiko edo fisiologikoen arabera espezieak neurtzen eta sailkatzen dituena. Horri lotuta, datu pertsonalen kategoria berri bat sortu da, datu biometrikoak deiturikoak. Zentzu hertsian, datu biometrikoak dira pertsona zehatz bat akats edo zalantzarik gabe identifikatzeko aukera ematen dutenak, ezaugarri fisiko, fisiologiko edo konduktual jakin batzuetan oinarrituta. Datu mota horien adierazle nagusiak hatz-markak, DNA profilak edo aurpegiko irudiak badira ere, askoz gehiago daude.

Datu biometrikoen ezaugarri horren ondorioz, datu horiek oso erabilgarri dira pertsonak inolako zalantzarik gabe identifikatzerakoan. Pasaporteek edo bestelako bidaia-dokumentuek –eta Espainiaren kasuan NANak– mota horretako datuak dituzte. Datu horiek erabilera ugari izan ditzakete. Adibidez, gune jakin batzuk kontrolatu nahi direnean, bai fisikoki, bai linean: hatz-markaren edo aurpegiko irudiaren bidezko identifikazioa gure gailu mugikorretara sartzerakoan, kontrolpeko espazioetara sartzerakoan (lan-arloan, etab.). Jakina, baita zigor-justiziaren esparruan ere (ustezko delitugilearen identifikazioa, biktimaren identifikazioa, etab.).

Arazoa da datu biometriko horiek erabiltzeak eragina izan dezakeela herritarren eskubide eta askatasun askoekiko. Izan ere, horregatik, datu biometrikoek datu pertsonalen artean babes handiagoa duten kategoria berezi bat osatzen dute. Eta datu horien tratamenduan adimen artifiziala erabiltzen bada, horrek erabilera-aukerak handitzen ditu, baina aldi berean baita eskubideak urratzeko aukerak gehitu ere.

abendua, 2024

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

urtarrila

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X