ostirala, 9 abendua, 2022
Hezkuntza ekintzaile berritzailea

NOIZ: Azaroak 21

ORDUA: 10:00

NON: Seminarixoa

HIZKUNTZA: Euskara

PUBLIKOA: Hezkuntza arloa

Egoitz Etxeandia, irakaslea, intraekintzailea, geldirik egon ezina eta saltsa ezberdinetan aritzeari engantxatua.

2021 urteko Espainiako irakasle ekintzaileenaren saria jaso zuen. Enpresa eta negozioen kudeaketan lizentziatua, EHU eta Okzitaniako Tolosako ESC zentroan. Nazioarteko negozioen Masterra, Nevadako Unibertsitatean.

“Teach For All” eta “Globlal Shapers” erakunde sozialetako kide.

HITZALDIA: Egoitz Etxeandia

Garaiak aldatu diren moduan, ikasleak eta hauen ikasteko beharrizanak ere aldatu dira. Ekintzailetasunak eta STEAM-ak ikasteko metodo iraultzaile bat aurrera eramateko aukera eskaintzen digu. Ikasleak ez daude ikastetxeetan matematika, zientziak edo historia ikasteko soilik. Gizartearen arazoen inguruko hausnarketa sakona egin eta irtenbideak proposatzeko gaitasuna ere euren esku dago. Hitzaldi honek testuinguru honetan sortutako zenbait dinamika azaldu eta ikasleak inspiratzeko baliogarri izatea bilatzen du.

X