igandea, 19 maiatza, 2024
“Energia Argitu” tailerra

NOIZ: Azaroak 14

ORDUA: 18:30

NON: San Joxepe Jubilatuen etxea

HIZKUNTZA: Euskara

PUBLIKOA: Orokorra

Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!

Gure egunerokotasunean, etengabe erabiltzen dugu energia (argiterian, berokuntzan, sukaldean…); horregatik, saio hau guztiontzat da interesgarri. Bertan erakutsiko da zein material erabili ditzakegun norberak bere etxean aplikatzeko moduko eraginkortasun-neurriak ezartzeko; era berean azalduko da nola, ohitura batzuk aldatuta, energia-kontsumoa ere murriztu ahal izango dugun.

Parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko baliogarriak diren hainbat aholku.

HELBURUAK:

Tailerraren helburua da gure etxeetan energia modu eraginkorrean erabili eta, erosotasunik galdu gabe, energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera ematea herritarrei.

Hizlaria: Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako tailer honetan, Pello Insausti – ENERDOM Consulting

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X