asteartea, 12 azaroa, 2024
Zure datuei etekina ateratzen: Aztertu eta partekatu informazioa denbora errealean Power BI erabiliz

NORK: Ines Pascual Iglesias, MU-Mondragon Unibertsitateko irakasleak.

NOIZ: 2019ko azaroaren 8a

ORDUA: 9:00

NON: LASA jatetxea

HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

PUBLIKOA: Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituzten edozein sektoretako profesionalak, ondoren txosten aurreratuen diseinu eta garapenaren bidez euren prozesu finantzario edo administratiboen errendimendua hobetzeko erabaki eraginkorrak hartu nahi dituztenak.

Zure datuei etekina ateratzen: Aztertu eta partekatu informazioa denbora errealean Power BI erabiliz

BARNETEGI TEKNOLOGIKOA – MU FORMAKUNTZA IKASTAROA

Bussiness Intelligencek (Big Data/Small Data) eskaintzen dituen onurak aprobetxatzea ezinbestekoa da edozein enpresarentzat. Hainbat iturritako datuen azterketa automatizatu, eraldatu, neurtu eta automatikoki eguneratuko den txosten grafiko eraginkor batean erakutsiko dituen tresna batek erakunde batean erabaki eraginkor eta asertiboak hartzen laguntzen du.

Power BI datu-kopuru handi bat aztertzea eta informazioa partekatzea ahalbidetzen duen negozio-azterketak egiteko aplikazio-sorta bat da. Informazioa denbora errealean eguneratzen da eta erakundeko gailu guztietan dago eskuragarri. Erabiltzaileak datuak modu intuitiboan aztertzen ditu eta horrela erantzunak modu erraz batean lortzen ditu. Datu-baseetako, fitxategietako eta web-zerbitzuetako datuak tresna bisualekin konbinatzen baditugu, mezua modu eraginkorragoan komunikatzea ahalbidetuko digun txosten ikusgarriak sortzen lagunduko digu.

Jardunaldiaren helburua zera izango da: kasu praktikoen bidez zure enpresako eta proiektuetako datuak aztertzea, arriskuak antzemateko txosten grafiko aurreratuak automatikoki egitea, datuak segmentatzea, aginte-panelak modu erraz batean egitea, eta txostenak erakundeko gailuetan argitaratu eta partekatzea.

azaroa, 2024

04aza12:58 pm12:58 pmDigitalizazioa Euskal Herrian

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

06aza1:01 pm1:01 pmAdimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

07aza1:03 pm1:03 pmBarnetegi Teknologikoa: ChatGPTren eta beste AA Sortzailearen tresna batzuen erabilera praktikoa

08aza1:05 pm1:05 pmAdimen Artifiziala dendetarako: zerbitzu hobea eta marketina errazagoa

11aza1:06 pm1:06 pmAA Sortzailea ezagutzen: Oinarriak, Arriskuak eta Erreminta Giltzarriak

13aza1:07 pm1:07 pmAurpegiaren ezagutza eta identifikazio biometrikorako beste modu batzuk: Erronkak eta Arriskuak

abendua

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X