COUNTER-STRIKE TXAPELKETA
Counter-Strike-2 (CS2) bideojokoaren (2, 3, 5) kideko taldekako txapelketa antolatuko da Wolfram Encounterraren egitarauan. Txapelketaren lehenengo fasea etxetik jokatuko da (jokalariek internet bidez parte hartuko dute), eta fase finala aurrez aurre lehiatuko da azaroaren 4an, Bergarako Zabalotegi aretoan. Izen-ematea irailaren 18an irekiko da eta informazio guztia ZTBko webgunean argitaratuko da irailean.
Deskribapena:
Counter-Strike-2 (CS2) bideojokoaren taldekako txapelketa antolatuko da Wolfram Encounterraren baitan. Parte hartzeko taldeak osatu beharko dira. Txapelketaren lehen fasea online jokatuko da urriaren 14 eta 29 bitartean. Fase finala aurrez aurre lehiatuko da Bergarako Zabalotegi aretoan.
Izena emateko epea irailaren 18an irekiko da, eta informazio guztia zein arauak ZTBren eta Game Erauntsiaren webguneetan argitaratuko dira irailean. Talde irabazlearen kide bakoitzak bideojokoetarako 50 euroko diru-txartela jasoko du.
Aurrez aurreko ekitaldiaren egunean, Zabalotegi aretoa 10:30ean irekiko da partehartzaileentzat eta ikusleentzat. Finalerdiak 11:00etan hasiko dira. Antolatzaileek jarritako ordenagailuetan jokatuko dira partidak. Finala 18:00etan jokatuko da. Finala baino lehen Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza proiektuaren baitan eraikitako lanak erakutsiko dira.
Finala Twitch bitartez igorriko da Game Erauntsia Elkartearen kanalean, elkarteko kideek egindako jarraipenarekin.
Txapelketa osoa euskaraz jokatuko da. Antolatzaileen mezuak eta informazioa euskara hutsean zabalduko dira.